Donostiako 59. Zinemaldia

'Crazy Horse', edo gorputzaren mugimenduaren bidez sortzen den fantasia

Frederick Wiseman egile estatubatuarrak Parisko kabaretari buruzko dokumentala aurkeztu du Zabaltegin

gorka erostarbe leunda
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Frederick Wiseman dokumental zuzendariak hamar urte eman zituen kamerarekin Parisko tokirik mitikoenetako bat miatzen: Crazy Horse. Parisko kabaret ospetsua Alain Bernardinek sortu zuen, 1951n, eta, harrezkero, jende ugarik bisitatu ohi du. Wisemanen begi zorrotzari esker, Parisko gaugiroko tenplu horretan gertatu ohi dena bizi ahal izango du ikusleak. Wisemanek Crazy Horse filma aurkeztu du Zabaltegi-Bereziak sailean. Aurreneko aldiz dago Donostian.

Amerikako Estatu Batuetako dokumentalgintzako izen handietako bat da Frederick Wiseman (Boston, 1930). AEBetako gizarteari, erakunde publikoei edota eremu profesionalei egindako kritika zorrotzengatik da ezagun eta estimatua, baina oraingo honetan arras bestelako gai batean paratu du bere begirada. Beti interesgarri egin zaizkio dantza eta gorputzaren mugimendua: «Gorputzaren ukazioaz, gorputzaren gehiegikeriez hitz egin izan dute nire dokumentalek. Oraingo honetan gorputzaren mugimenduak dauka indarra: gorputzak nola sor dezakeen fantasia, fantasia erotikoa, besteak beste».

Ordu askotako filmaketa bi ordutako film bihurtzeko hilabetetako lana egin behar izan zuen Wisemanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.