Kritika. Musika

Curio Curio

Curio Curio artistaren izen bereko diskoaren azala.
2026ko azaroaren 1a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

CURIo CURIo

Alemanian finkatutako Luiza Monteiro abeslari eta aktore brasildarrak zuzendutako egitasmoa da Curio Curio. Antza, Luiza herrimina arintzeko abiatu zen kantuok idaztera. Horretarako, Dustin Braun ekoizle alemaniarraren laguntza izan du, eta emaitza zoragarria da. Udan gehien entzun dudan diskoa izateaz gainera, Brasilgo herri musikari eginiko omenaldi koloretsua ere bada. Monteiroren ahotsa eztia bezain ahaltsua da, eta Braunen sintetizadoreek kutsu dantzagarri eta espaziala haizatzen dute. Jazz tankerako giroetarako eta paisaia lasaietarako lekua ere badago disko liluragarri honetan. Aproposa udazken eguzkitsu honetarako.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA