SOSLAIA. Ekaitz Gonzalez

Dantzertiko zuzendaria

Inigo Astiz
2015eko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ikasleak hautatu zituzten lehenik, irakasleak gero, eta zuzendaria izendatu dute azkena. Ekaitz Gonzalez (Donostia, 1986) izango da Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako zuzendaria. Asteazkenean hasiko du lehen ikasturtea, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioan.

Aktore hasi zuen ibilbidea Gonzalezek, eta Goenkale telesailean eta hainbat antzezlanetan aritu da, adibidez. Historia ikasketak ere egin zituen, eta hor sortu zitzaion antzerki zuzendaritza ikasteko harra. «Kanpoko begirada horri gustua hartu nion». Bartzelonan egin zituen horretarako ikasketak, eta Tanttaka konpainiarekin hainbat urte eman ditu zuzendari laguntzaile modura geroztik. Horrez gainera, Opus Lirica taldeko kudeatzaile ere izan da.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA