Zinema

Deepa Mehta omenduko du Giza Eskubideen Zinemaldiak

Zinemagile indiarraren 'Anatomy of Violence' azken filma emango dute eta jaialdiaren saria emango diote

Deepa Mehta zinemagilea. CLAUDIO ONORATI / EFE
mikel lizarralde
2017ko martxoaren 23a
12:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean egingo da Giza Eskubideen 15. Zinemaldia Donostian, eta Josemi Beltran zuzendariak gaur azaldu duenez, gaiari lotutako 54 film —30 luze eta 24 labur— emango dituzte egun horietan.

Mohamed Diabek zuzendutako Clash / Eshtebak (Egipto, 2016) filmarekin hasiko da jaialdia hilaren 31n, eta Kristina Grozevak eta Petar Valchanoven Glory / Slava (Bulgaria, 2016) filmarekin amaituko apirilaren 7an. Azken hori lehiaketaz kanpo emango dute.

[youtube]https://youtu.be/K96x_3GQ9xk[/youtube]

Giza Eskubideen Zinemaldiaren saria, berriz, Deepa Mehta zuzendari indiarrak jasoko du amaiera ekitaldian. New Delhin filosofia ikasi ondoren, Kanadara joan zen bizitzera, eta han bizi da 1970eko hamarkadatik. Sorlekuko jendeak eta lekuak ditu, ordea, film gehienetako protagonista.

Anatomy of Violence haren azken filma emango dute jaialdian. Film horretan emakumeen kontrako bortxakeria eta, zehazki, taldeetan egindako bortxaketak salatu ditu zinemagileak. Mehta ezaguna da mundu osoan Fire, Earth eta Water-ek osatzen duten Trilogia Elementalagatik, baina hamaika lanen egilea da.

[youtube]https://youtu.be/4tCDgXlSwtk[/youtube]

Giza Eskubideen Zinemaldian lehiaz kanpo emango dute Ama, nora goaz? Iban Gonzalezek zuzendu duen dokumentala. 36ko gerrako protagonista anonimoak izandako emakumeak ditu ardatz filmak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.