Diana J. Torresen liburuaren aurkezpeneko irudiak kendu ditu Youtubek

'Pornoterrorismo' lanaren egileak izandako «zentsura» salatu du Txalaparta argitaletxeak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Apirilaren 1ean Txalaparta argitaletxeak YouTuberen mezu bat jaso zuen, Diana J. Torres egileak Pornoterrorismo liburua aurkezteko egindako agerraldia jasotzen zuen bideoa kendu egin zutela esanez. Liburua aurkezteko, J. Torresek elastikoa kendu zuen, eta irudietan biluzik ageri da gerritik gora. YouTuberen arabera, irudi horiek «komunitatearen arauak hausten dituzte».

Txalaparta argitaletxekoen iritzian, bideo horren «zentsurak» J. Torresek liburuko kapitulu batean salatzen duena baieztatu baino ez du egiten. Kapitulu horretan dioenez, sexuaren kontrako zentsura «zerbait erreala» da, eta «beste terrorismo mota bat». Egileak berak honako hau esan du gertatuari buruz: «Ez dugu behar inork esatea zer ikus genezakeen eta zer ez. Ez dugu behar ezertaz babes gaitzaten. Babes selektiboak asko izorratzen nau. Haien irizpideen arabera, askoz desegokiagoa da emakume bat biluzik ikustea poesia errezitatzen, institutu bateko ikasleak elkar egurtzen ikustea baino».

Txalaparta argitaletxeak eta egileak berak gertaera salatzeaz gain, bideoa beraien web orrietan jartzeko erabakia hartu dute. Horrenbestez,http://www.txalaparta.com eta http://posterrorismo.com orrietan ikus daiteke bideoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.