Donostiako kale, plaza eta parkeak antzoki izango dira uda osoan

Guztira, 32 ikuskizun hartuko ditu Antzerkia Kalean 2011 programak, irailaren 18ra bitartean

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Donostiako hamar auzotako plaza, kale eta parkeetan 22 konpainiaren 24 ikuskizunen 32 emanaldi eskainiko ditu Donostia Kulturak Kultur Ekintza unitatearen bitartez antolatu duen Antzerkia Kalean 2011 programak. Maiatzaren 28an izan zen aurreneko emanaldia, eta azkena irailaren 18an izango da.

Haurrentzako ikuskizunak dira egitarauko gehienak, formatu askotakoak: zirkua, magia, musikan oinarritutako obrak… Baina izango da helduentzako aukerarik ere, hala nola Trapu Zaharraren Bira&Bira —Amaran, Antiguan eta Egian—, Deabru Beltzak konpainiaren The Wolves —Altzan, etzi— eta Fantasia Brasileña konpainiaren kalejira —Loiolan, uztailaren 30ean—. Adin guztietako ikusleentzako ikuskizunak ere izango dira, Zahir Circus konpainiarena eta Niño Costrini zirikatzailearena, adibidez.

Iazko ekitaldiko emanaldiek 6.150 lagun baino gehiago bildu zituzten guztira, antolatzaileen esanetan, programatutako 27 emanaldietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.