Zinema. Estreinaldiak

Drama utzi eta komedia egin du Ken Loachek

Cannesko zinema jaialdian aurkeztu du 'The Angel's Share' egile ingelesak, gizarte gaiei heltzeari utzi gabe

Cannes
Agentziak
2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Erregistroa erabat aldatu du Ken Loachek The Angel's Share bere azken filman. Drama alde batera utzi du, eta komediari heldu dio; hori bai, ohikoa duen legez gizarte gaiei eta errealitateari parez pare begiratzeko. Cannesko zinema jaialdian aurkeztu zuen atzo filma Loachek, eta publikoak txalo eta barre artean egin dio harrera.

«Jendeari barre eginaraziko zion egoera bat aurkeztu nahi genuen, baina errealitateri muzin egin gabe», esan zuen zuzendari ingelesak film osteko prentsa agerraldian. Han zen Paul Laverty filmaren gidoigilea ere. Hark azaldu zuenez, Iris Route aurreko filma «oso dramatikoa» izan zen, eta «zerbait desberdina» egiteko asmoa izan dute. Lavertyren hitzetan, «modu asko daude istorio berbera kontatzeko, eta ahalegina egin behar da inguratzen gaituen munduan inspiraturik tonu desberdinak bilatzeko».

Gaur egun, Europan 70 milioi langabe inguru dira. The Angel's Share-k errealitate horri botatzen dio begiratua, guraso izan ostean bizitza nola aldatzen den agertzearekin batera, une zoriontsuak eta arazoz beterikoak tartekatuz.Baina dramatismorik gabe egiten du, eta umore handiz kontatzen «modu diferentetan interpreta litekeen istorio oso benetakoa».

Filmaren istorioa aktore protagonistaren istorioa bezain erreala eta benetakoa da. Paul Brannigan egitasmo kounitario batean lanean zebilen gazte eskoziarra da. Etorkizunera begirako espektatiba handirik gabe bizi zen, Loachek eta Lavertyk fila lan egiteko aukera eskaini zioten arte. «Bizitza aldatu zait», esan zuen aktoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.