Durangoko bonbardatzearen irudi gehiago argitara

Airetik hartutako argazkiak aurkitu ditu Gerediaga elkarteak Italian; gaur erakutsiko ditu, Oroimen Egunean

Hegazkinek airetik ateratako argazkietako bat. GEREDIAGA ELKARTEA.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
1937ko martxoaren 31n Durango bonbardatu zuten Italiako hegazkinek. Bonbardaketa horien argazkiak aurkitu ditu orain Gerediaga elkarteak, Italian. Guztira, ehun bat argazki erreproduzitu dituzte Jon Irazabal historialariak eta Txelu Angotia argazkilariak. Durangokoak ez ezik, Bizkaiko beste herri batzuetako bonbardaketen irudiak ere badira, Elorrio, Igorre, Galdakao, Derio, Gernika, Bilbo eta Mañarikoak tartean.

Gerediagako kideek iragan astean Italiara, Erroman dagoen artxibategi militarrera, egindako bisitan aurkitu zituzten bonbardaketen argazkiak. Horietatik asko inoiz ikusi gabekoak dira, eta balio historiko handikoak, gainera, Bizkaiko frontean Italiako hegazkinek parte hartu zutela erakusten baitute.

Argazki horietako batzuk gaur erakutsiko dituzte, Durangon egingo duten Oroimen Egunean. San Agustin kultur gunean bilduko dira, 19:30ean. Ekitaldi berean, Gerra garaiko kronika. 1936-1945eko argazkigintza Euskal Herrian izenburupean, hitzaldia emango du Juantxo Egañak, eta1936ko gerran ateratako 200 bat argazki erakutsiko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.