Kritika-Musika

Echo and The Bunnymen

Echo and The Bunnymen
mikel lizarralde
2026ko irailaren 27a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

ECHO AND THE BUNNYMEN

'Apples for Isaac'
Diskoetxea: BMG Rights Management.

Meteorites (2014) diskoa argitaratu zuenetik hamabi urte igaro direla itzuli da Echo and The Bunnymen. Apples for Isaac lan berriak gordetzen ditu Ian McCulloch eta Will Sergeanten bandaren nortasun zeinuak, hala nola post-punka ulertzeko modu oso melodiko bat eta nolabaiteko iluntasuna, baina, era berean, taldea ez da orain dela 46 urte Crocodiles lehen disko enblematiko hura argitaratu zuen bera. Neurri batean, baretu egin da, eta pop molde klasikoagoei lekua egin die. Ez da Apples for Isaac taldearen disko handienen mailara iristen, baina, hala ere, ale politak uzten ditu: I’ll Be Your Sunshine eta Brussels is Haunted, esaterako. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA