Musika

‘Egarria’ disko berriaren zuzeneko estreinaldia egingo du Zea Mays taldeak ostiralean

Bilbon izango da kontzertua, Isozaki dorreen artean, Bizikidetza plazan. 18:00etan hasita, disko berrian batu dituzten zortzi abestiak joko dituzte. Doakoa izango da.

Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria, iazko sanferminetan emandako kontzertuan. IÑIGO URIZ / FOKU
Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria, iazko sanferminetan emandako kontzertuan. IÑIGO URIZ / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2026ko azaroaren 18a
20:56
Entzun 00:00:00 00:00:00

Estudioko hamaikagarren diskoa emango du argitara ostiralean Zea Mays taldeak, eta, haren plazaratzearekin bat eginez, kontzertu bat emango dute Bilbon. Aire zabalean egingo dute kontzertua, hain zuzen Bizikidetza plazan, Isozaki dorreen artean. 18:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.

Egarria du izenburua diskoak, eta zortzi abesti batzen ditu. Taldeak iragarri berri duenez, horien guztien jendaurreko estreinaldia egiteko asmoa dute. Aiora Renteria taldeko abeslariak lan berriaren gorabehera guztiak azaldu dizkio BERRIAri, eta ostiralean berean irakurri ahal izango da elkarrizketa.

Azken urteetako bizipen pertsonalek, minek, beldurrek eta oroitzapenek ardaztu dute Zea Maysen azken lana, baina baita pozak, jakin-minak eta bizitzeko gogoak ere. Duela 30 urte taldea osatzera bultzatu zituen egarri berak mugitzen dituela dio Renteriak elkarrizketan: «Musikaren egarriak, abestiak egitearen egarriak, bizitzaren egarriak, eta kontzertuak ematearen eta ikustearen egarriak». Abeslariak berak ondu ditu abestiak, eta kutsu pertsonala dute: «Gehienak nire ikuspegitik eta nire bizipenetatik datoz». Hiru ekoizlerekin biribildu dituzte gero.

Kontzertuetarako irrika ere erakutsi du Renteriak: «Gustatuko litzaiguke disko berriak presentzia handia izatea, batez ere aurkezpen kontzertuetan». Disko berrian batutako abestiez harago, haien abesti «mitikoak, eta jendeak hainbeste maite dituenak» entzuteko parada ere izango dela gaineratu du.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA