Eider Rodriguezek eta Ane Zubeldiak jaso dute Espainiako Kritikaren Saria

‘Dena zulo bera zen’ narrazio liburuagatik jaso du aitortza Rodriguezek, eta 'Kontra' poema liburuagatik Zubeldiak.

Eider Rodriguez, iazko azaroan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Eider Rodriguez, iazko azaroan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2026ko apirilaren 11
20:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak antolatutako sariketak aurreko urtean argitaratutako literatur lanak hartzen ditu kontuan, eta euskaraz, galegoz eta katalanez plazaratutakoak ere saritzen ditu. Hain zuzen, euskarazko liburuen artetik nagusitu dira Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia idazleenak. 

Rodriguezen Dena zulo bera zen ipuin liburuak narratiba saileko saria jaso du. Liburu hori osatzen duten sei narrazioetan barrena idazleak erakusten duen «sakontasun emozional aparta» txalotu du epaimahaiak.

Zubeldiaren ‘Kontra’ poema liburuak, berriz, euskarazko poesia saria jaso du. Zubeldiari dagokionez, haren «etorrera distiratsua» goraipatu du epaimahaiak: «Formaren esperimentazioan eta indar sentsorialean oinarrituta, gorputza subjektu bilakatzen du Zubeldiak poemetan; lurralde horretatik idazten du».

Kritika sariak ez du ordain ekonomikorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA