musika

Enrique Villarrealek Barricada utzi du, 29 urtean bertan izan ondoren

'El Drogas' musikari eta abesleak berak jakinarazi du berria. 1983tik 18 disko atera ditu taldeak.

2011ko abenduaren 3a
12:58
Entzun

Enrique Villarreal El Drogas musikari eta abesleak (Iruñea, 1959) Barricada taldea utzi du, bertan 29 urtean egon ondoren. Txarrena taldearen webgunean jakinarazi du albistea, Agur Barricada idatzian.

1982an sortu zuen El Drogas-ek Barricada, Mikel Astrain, Boni Hernandez eta Sergio Osesekin batera. Noche de rock and roll izan zen haien lehen diskoa (1983). Bigarrena: Barrio conflictivo, 1985. Hirugarrena: No hay tregua, 1986. Azkena -eta 18.a—: Latidos y mordiscos (zuzenekoa), 2006. 

Azken urteetan Txarrena taldeko kidea ere bazen Villarreal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.