Eraso taldeko Ander Izeta da Barricadako baxu jotzaile berria

gorka erostarbe leunda
2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Zarauzko (Gipuzkoa) Eraso metal taldeko gitarra jotzailea izango da hemendik aurrera Barricada taldeko baxu jotzailea, Iruñeko taldeak bere webgunean azaldu duenez. 2011ko urte amaieran Drogasek taldea utzi zuela iragarri ostean, taldeak aurrera jarraituko zuela esan zuen. Barricada disko berria grabatzen ari da. Hamahiru kantu berri izango ditu diskoak, eta bai grabaketan eta baita kontzertuetan ere Ander Izeta izango da baxu jotzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.