Ekainaren 27tik 29ra izango da EHZ Euskal Herria Zuzenean festibala aurten. Bigarrenez, Arberatzen (Nafarroa Beherea) egingo dute jaialdia, Lurraren Herritmoan lelopean. Jada iragarrita daude hiru egun horietan ariko diren talde gehientsuenak, baina parte hartzaile gehiagoren berri eman du gaur jaialdiak, eta gaueko eta eguneko programazioa argitu hala.
Pentzeko oholtzari dagokionez, hauek dira egitaraura batu diren taldeak: Acidulant, Kaskezur, Xsakara, Voltaire, Errobi, Pangea Pop eta Gros Coeur. Arberatzeko plazan, bestalde, orain arte iragarritako taldeez gain, Papa Cumbia, Izan, Ibawa, Altxalili, Ithaka, Buuzbu eta Reimy DJa ere izango dira egunean zehar; baita Dizkobolo txaranga, Zigante & Gaiteroak, Gaitistaneko Orkestra, Duguna dantza taldea, Kalume txaranga eta TnT & Tor & Txoborro magoen magia-poteoa ere.
Beste berri bat ere zabaldu du gaur jaialdiak. Bonu bateratua prestatu dute Hatortxu Rock elkartasun jaialdiarekin batera —Hatortxu Rcken azken aldia uztailaren 24tik 27ra egingo dute, Lakuntzan (Nafarroa)—, eta prezio berezian eros daiteke gaurtik aurrera: 150 euroan. EHZko hiru egunetarako eta Hatortxu Rockeko lau egunetarako balioko du, eta maiatzaren 19ra arte izango da eskuragai bi jaialdien webguneetan. «Auzolanak eta presoen etxeratzearen aldeko aldarriak batzen gaitu EHZ eta Hatortxu Rock», adierazi dute ohar bidez.
Halaber, jaialdiaren antolatzaileek oroitarazi dute EHZ aurrera ateratzeko bostehun laguntzaileren beharra dutela aurten ere, eta gaurtik aurrera eman ahalko da izena, jaialdiaren webgunean.
gaueko programazioa
- Ekainak 27, ostirala. Pangea Pop - Polylogue From Sila - Bengo - Maskak - Auden - Wizard - Traptrax - Acidulant
Ekainak 28, larunbata. Olaia Inziarte - Naxker - Kaskezur - Xsakara - Galder - Marte Lasarte - Inertzia - Marta - Voltaire
Ekainak 29, igandea. Errobi - Hop Hop Hop Crew - Tapia eta Leturia - Radio Byzance - Xiberoots - Gros Coeur - Henge
eguneko programazioa
- Ekainak 27, ostirala. Papa Cumbia - Zetkin
- Ekainak 28, larunbata. Mexikortxo(r) Band - Nowhere Circus - Itzuli konpainia - Izan - Ibawa - Cie c'hoari - Dizkobolo txaranga - Altxalili - Ithaka - Buuzbu
- Ekainak 29, igandea. Zigante & Gaiteroak - TnT & Tor & Txoborro magoen magia-poteoa - Gaitistaneko Orkestra - Duguna dantza taldea - Queer Falafel - Bacano Banda - Ane Lindane - Oona Doherty - Kalume - Ahmed Eid & Ilyf Band - Reimy DJa