Esne Beltza, Ibil Bedi, Belako eta Su ta Gar izango dira 40 Minutu Rock jaialdian

Otsailaren 24an egingo dute aurten, 'Oihuka astinduz orratzak' lelopean.

(ID_12263759) BELAKO
Belako taldea, zuzeneko batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko abenduaren 4a
10:00
Entzun

Euskal presoei elkartasuna adierazteko eta haiek etxera ekartzeko helburuarekin sortu zuten Durangon (Bizkaia) 40 Minutu Rock jaialdia, 2014. urtean —aurretik Kalera Rock izenarekin egiten zen—. Aurtengoa Oihuka astinduz orratzak lelopean egingo dute, otsailaren 24an.

10:30ean abiatuko da jaialdia, Landako gunean, eta hamahiru talde eta bakarlari igoko dira taula gainera: Arene 6, Belako, Burutik, DAM, Des-kontrol, Esne Beltza, Hofe x 4:40, Ibil Bedi, Nevadah, Nogen, Raimundo el Canastero, Streetwise eta Su ta Gar.

Oholtza nagusiaz gainera, karpa txikiago bat ere jarriko dute Landakon, eta han ariko dira DJ Kuku, LaMia Mari, Kiliki Frexko DJ Set, Pineapple Sweets eta Xaukena Xauk.

Sarrerak salgai daude, BIBE atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.