Eten proiektuak emakumezkoek jasaten dituzten tratu txarrak eta horren ondorioak salatu nahi ditu. Itsaso Gutierrez On taldeko abeslari eta gitarra jotzailea daegitasmoaren sortzailea. Proiektuaren helburuetako batzuk dira hausnarketarako leiho bat irekitzea, kultura eremuko zenbait artistaren inplikazioa bilatzea eta genero indarkeriaren kontrako bestelako ekimenak eraikitzeko lehen urratsak egitea. Baina aldarria da helburu nagusia. Eta, horretarako, aurretik sortutako kantuekin —euskarazkoak eta arazoaz mintzatzen direnak— bilduma bat sortuko dute, eta sei euroan salduko.
Bestetik, genero indarkeriaren kontrako kontzertu bat ere antolatu dute. Datorren larunbatean izango da, Durangoko Plateruenan (22:00). Amaia Zubiriak, Anje Duhaldek, Xabi Solanok, Rafa Ruedak, Sokak, Sohanok, Pettik, Mursegok eta On-ek parte hartuko dute, besteak beste. Hamar euro balio du sarrerak, eta hamahiru bildumarekin.
Eten proiektuak tratu txarren kontrako jaialdia egingo du Durangon
Pettik, Amaia Zubiriak eta Rafa Ruedak parte hartuko dute, besteak beste, hilaren 30ean, Plateruenan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu