Etzi estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma, Huelvako zinema jaialdian
ZINEMA. Huelvako (Espainia) Zinema Iberoamerikarraren 44. festibalean estreinatuko dute Soinujolearen semea filma, heldu den astelehenean. Fernando Bernuesek zuzendu du lana, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta, eta jaialdiaren Sail Ofizialeko lehiaren barruan erakutsiko dute. Lehenago antzerkira eraman zuen istorioa Bernuesek, arrakastaz. Patxo Telleriak egokitu du orain zinemarako gidoia, eta Fernando Velazquezek jarri dio musika istorioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu