Etzi hasiko da Bertsolari Gazteen 30. BBK Sariketa, Markina-Xemeinen
BERTSOLARITZA. Bertsolari gazteak plazaratzea helburu hartuta, 30 urte beteko ditu aurten Bertsolari Gazteen BBK Sariketak. Astelehenean hasiko da, Markina-Xemeinen (Bizkaia) jokatuko den saioarekin. Bizkaiko zortzi eskualde ordezkatuz, beste horrenbeste bertsolari taldek parte hartuko dute. Abenduaren 1ean izango da finala, Bilbon.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu