Turttle zipriztindu duen polemikaren muinean Abdallah Alkhatib zinemagile palestinar siriarrak Berlinaleko larunbateko gaualdian ‘Chronicles From the Siege’ filmagatik Opera Prima onenaren saria jaso zuenean esandako hitzak daude: «Gazako genozidioan Israelen konplize» izatea leporatu zion Alemaniako Gobernuari. Win Winders aurtengo Berlinale jaialdiaren epaimahaiburuak are gehiago piztu zuen polemika, zinemak politikatik at mantendu behar duela esan baitzuen. Alemaniako gobernuak argi eta garbi deitoratu zuen gertatutakoa, eta Tuttle egin zuten horren arduradun. Europako Zinemaren Akademia, aldiz, haren alde azaldu da agiri baten bidez. «Tricia Tuttleren zuzendaritzapean, Berlinalek indartu egin du bere irudia Europako merkatuan eta nazioarteko jaialdi garrantzitsu gisa». Haren ikuspegi artistikoa ere balioetsi du Akademiak, eta etorkizunera begira «konfiantzazko pertsonatzat» jo.
Berlinaleren aurtengo aldiaz Turtte «inspirazio iturri» izan dela ere adierazi du Akademiak, eta ikus-entzuleei Europako «erakustaldi zabala» eskaini diela gaineratu: «Zinema arloko mundu osoko ikus-entzuleak eta profesionalak elkartzeko balio izan du».
Steffen Meyer Berlinaleko antolatzaileak adierazi duenez, jaialdiaren atzean dauden kontseilariak presaz deitu dituzte biharko, besteak beste, Turttleren destituzioari buruzko erabakia hartzeko.