Euskaltzaindiak Joanes Leizarragaren (Beskoitze, Lapurdi 1527-Bastida, Nafarroa Beherea 1601) Testamentu Berria (1571) erosi du. Akademiak 20.500 ingeles libera ordaindu ditu Leizarragaren Bibliako Itun Berriagatik. Horixe da testu klasiko horren euskarazko lehen bertsioa eta 1571n argitaratu zuten.
Azaroaren 28an, Sotheby's enkante etxe famatuak Leizarragaren Testamentu Berria salgai jarri zuen, baina liburua eroslerik gabe geratu zen. Horren ondorioz, Akademia Londreseko enkante etxearekin jarri zen harremanetan akordio bat lortze aldera. Azkenean, erosketa gauzatu da.
Leizarragaren obra horren beste liburuki bat 1995ean jarri zuen enkantean Christie's etxeak. Bi milioi pezetako (12.000 euro) prezioa ezarri, eta Nafarroako Kutxak erosi zuen azkenean, 33 milioi pezeta (178.000 euro) eskaini ondoren. Enkantearen aurreko egunetan, liburukia Euskal Herrian gorde beharra azpimarratu zuten euskal kulturaren inguruko hainbat elkartek. Gero jakin zenez, Nafarroako Kutxa eta Antso Azkarra Fundazioa izan ziren lehian. Horrek prezioa asko igo zuela nabarmendu zuten orduan adituek.
Kultura
Euskaltzaindiak Leizarragaren ‘Testamentu Berria’ erosi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu