Durangoko 46. Euskal Disko eta Liburu Azoka
'Euskaraz bizi nahi dut' liburua aurkeztu dute
EUSKARA. Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut liburua aurkeztu zuen atzo azokan. Liburua ez dago oraindik kalean, baina aste batzuk barru argitaratuko dute. 21 idazlek eta beste horrenbeste ilustratzailek hartu dute parte liburuan, eta aurkezpenean horietako lau izan ziren atzo: Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Unai Elorriaga eta Castillo Suarez. Haietako bakoitzak libururako idatzi duen testua irakurri zuen ekitaldian. Marrazkietako batzuk ere erakutsi zituzten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu