KRITIKA. Musika

Ezezez

Kabakriba Ezezez
2025eko ekainaren 29a
04:10
Entzun 00:00:0000:00:00

ezezez

'Kabakriba'

Diskoetxea: Norbera editore.

Iaz Bilboko BBK Live jaialdian jo zuten, eta aurten Azkena Rock jaialdian izan dira. Beraz, taldea areto txiki batean (Uhagon) eta azken jaialdi horretan ikusi ondoren, ikusi dugu arerio gutxi dauzkatela bultzada garaiezin horretan. Aurreko diskoa (Katuzaldia, 2023) kalitate handikoa zela onartuta ere, oraingoan lortu dutenak gailurrean jarri ditu, 2025eko udaberri-uda honetan. Man or Astro Man taldearen bultzada geldiezina dauka Puntofinal kantuak, eta hortik aurrera mailak ez du behera egiten. Tentsio mota horrek, Unai Madariaga frontman-aren jarrerak eta Zorozelai eta Noraezean kantu jostalariek oso kutsakorra egiten dute disko osoa. New York eta 108.00 FM kantuek patxada apur bat ematen duten arren, hala Kalekume-ren astuntasunak nola Nohaypescau-ren jenialtasunak erreboluzioak igotzen dituzte berriz. Laberintoclub artelan kutsakorra da, eta Hipake-ren geldialditxoaren ondotik dator grand finalle-a: Babesleku hasieran apala eta gero crescendo handia dakarrena. Lan aparta, taldearen onena eta gorantz egingo duena.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.