'Fagota, zuraren xuxurla' -rekin zabalduko du EOSek Musika Familian zikloa

Etzi estreinatuko da, Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan, eta hilaren 22an Gasteizen izango da

gorka erostarbe leunda
Donostia
2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela hamabost urtetik antolatzen du EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Musika Familian zikloa, musikaren inguruko hainbat ezaguera zabaltzeko asmoarekin. Etzi izango da lehenengo saioa, Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan (18:00), eta fagota izango du protagonistatzat. EOSeko fagot jotzaileek musika tresna horren eta haren familiaren soinu eta adierazpen aukera guztien berri emango dute Fagota, zuraren xuxurla izeneko saioan. Emanaldi bera errepikatuko dute hilaren 22an, Gasteizko Principal antzokian.

Emakume haurdunentzat eta haur txikientzat bereziki diseinaturikoa da Soinutik... bihotzera hurrengo saioa; otsailaren 26an Donostian emango dute, eta martxoaren 27an, Gasteizen. Bat guztiontzat eta guztiok batentzat emanaldian —martxoaren 25ean (Gasteiz) eta 26an (Donostia)— orkestra zuzendariaren rola nabarmenduko da. Musika barrokoaren ingurukoa izango da azkena, maiatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.