Fermin Muguruzaren akelarrea Berlingo punk-rockaren tenpluan

Kreuzberg auzoko SO36 kluba mukuru bete zuen musikariak ostiralean.

BERLIN Miniatura SO36 (1)
Edu Lartzanguren
2025eko maiatzaren 18a
21:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez da arrotza Fermin Muguruza Berlinen. Are gutxiago Kreuzbergen, kultur anitzen arragoa den auzoan. Ostiralean bete egin zuen SO36 kontzertu aretoa, 1970eko hamarkadatik punk-rockaren aterpe izan dena.

«Ezin ihesi, Berlin, ezin ihesi zugandik». Kantuak eskaini izan dizkio Muguruzak Alemaniako hiriburuari, han izan ohi duen harrera kontatzeko eta eskertzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=ptiNcJjO_bk

Die Toten Hosen, Dead Kennedys... punk-rockeko musikari nagusiak pasatu izan dira SO36 Oranienstrasseko klubetik. 

Holger Lucha Armada disko jartzailearen saioak berotu zuen giroa, emanaldiaren aurretik.

«Botere guztia herriarentzat» mezua zuen elastikoarekin atera zen Muguruza agertokira. Ohiko banda eraman zuen sostengu, tartean Xabi Solano soinu jotzailea.

Ikusleen artean, euskaldun ugari, eta baita Kreuzberg auzoko Clash tabernako aurpegi ezagunak ere ―euskal taldeen agertoki izan ohi da taberna hori―.

Iñigo Muguruza anaia gogoratzeko lepokoa erakutsi zuen abeslariak. Kartzelan dauden antifaxisten aldeko aldarria egin zuten agertokitik, eta ekainaren 14an Jena hirian egingo den Alemania osoko mobilizaziora joateko dei egin zuten. Palestinarekiko elkartasuna ere adierazi zuten, eta, besteak beste, Alemanian gogor zigortzen duten «Palestina libre izango da, ibaitik itsasora» leloa oihukatu zuten ikusleen artetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.