Feten azokako sari nagusia, Gorakada konpainiarentzat
ARTE ESZENIKOAK. Feten Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azokak Gorakada antzerki konpainia bizkaitarrari eman dio bere sari nagusia, ikuskizun onenarena, Ulisesen bidaia obragatik. Fran Lasuen eta Na Gomes musikariek, eta Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga eta Javi Tirado antzezleek taularatzen dute lana, Julio Salvatierraren testua oinarri, Jose Carlos Garciaren zuzendaritzapean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu