Gabriel Kortak 'Diot' kaleratu du, berak sortu duen seigarren poema liburua

Erredakzioa
Donostia
2013ko azaroaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Seigarren poema liburua argitaratu duGabriel Kortak, Diot. Aurrekoaren kasuan bezala —Elurra galtza motzetan, (2012)—, bera arduratu da oraingo honetan ere liburuaren argitalpenaz. Liburuaren hitzaurrean poesiarekin izan duen harremanaz mintzo da Korta, poesiari «haur batek bere amaren eskuari heltzen dion bezala» heldu zion garaia gogoratuz. «Gaztea nintzen, eta nire burua poeta bezala autodeterminatu nuen», dio, besteak beste. «17 urte nituenean poesia izan zen, nire nortasunaren eta nire askatasunaren espazio propioa». 1980an argitaratu zuen Gabriel Kortak Isiletik, bere aurreneko poema liburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.