Galeuscako editoreek ituna egin dute

2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
LITERATURA. Euskal Editoreen Elkarteko ordezkaritza bat Coruñan (Galizia) egon da asteazkenetik, Editoreen 9. Galeuscan parte hartzen. Topaketotan, Galiziako, Valentziako eta Kataluniako editore elkarteen ordezkariekin aritu dira esperientziak trukatzen. Hainbat ondorio atera dituzte. Batetik, «hizkuntza nazionalen defentsarako kolaborazio ildo transbertsalak» zabaltzeko eta finkatzeko borondatea agertu dute. Bestetik, kultura, industria eta merkataritza sailetatik liburugintzarako inbertsio publikoak handitzeko «exijitu» dute, eta gobernuen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu, «bakoitzaren hizkuntza laguntzeko politika bateratuak ezartzeko».

Espainiako estatu mailako erakundeen inbertsioetan, berriz, «Galeusca eremuko hizkuntzekiko diskriminazio positiboa» eskatu dute; baita irakurketa plan adostuak ere. Edizio munduan emakumeek egindako ekarpena azpimarratu, eta adierazpen askatasunari Espainiako Estatuko botereek egindako erasoak salatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.