Durangoko 46. Euskal Liburu eta Disko Azokak Galiziako kultura izango du gonbidatu nagusi. Hala jakinarazi zuen atzo Gerediaga elkarteak, azokaren antolatzaileak. Abenduaren 4tik 8ra izango da azoka, eta Gerediaga eta Culturgal Galiziako elkartearen elkarlanari esker, Euskal Herriko eta Galiziako sortzaileek batera parte hartu ahal izango dute hainbat ekimenetan. Agadic kultur industria galegoen agentziak laguntza eskaini du elkarlanerako.
Culturgal elkarteak Galiziako kultur industriaren inguruko azoka antolatzen du urtero; aurtengoa abenduaren 2tik 4ra izango da, Pontevedran.
Horrekin batera, azoka iragarriko duen kartelaaurkeztu zutenatzo. Cristobal Aguilo Dominguez diseinatzaileak egindako kartelak irabazi du; hogeita zortzi lanen artean hautatu dute. Gerediaga elkartearen arabera, bi osagai nagusi uztartzen saiatu da egilea: liburua eta diskoa. «Binilozko diskoa oinarri hartuz sortu du irudia: liburu bat irakurtzen dabilen pertsonaia bat». Murtziakoa da Aguilo Dominguez (Espainia); Durangokoaz gain, lau kartel lehiaketa irabazi ditu aurten.
Galiziako kultura izango da gonbidatu nagusia aurten Durangoko Azokan
Abenduaren 4tik 8ra izango da azoka; aurtengo kartelak liburua eta diskoa uztartzen ditu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu