Musika. BERRIA ARETOA

Gaur, Telmo Trenor eta Keu Agirretxea

Noiz: Egunero, 10:00etan eta 18:00etan. Non: Berria.eus helbidean.

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Elkarrekiko oso doinu ezberdinak lantzen dituzten bi musikari izango dira gaur BERRIA Aretoko protagonistak:Telmo Trenor izango da lehena aretoan aritzen, goizean, eta Keu Agirretxeak hartuko dio lekukoa arratsean. Datorren astean ere, sortzailez eta haien lanez beteko da leiho hori. Eider Eibar ilustratzaileak bere irudizko munduaren lagin bat erakutsiko die leihoaren beste aldean dauden guztiei, eta Jurgi Ekiza musikariak, berriz, kanta bat eskainiko die.

Haien ondotik, beste artista ugari batuko dira, aretoa musikaz, literaturaz, dantzaz eta bestelakoez betetzera: Bihozkada, Petti, Karlos Linazasoro, Gorka Hermosa, Castillo Suarez, Iker Lauroba, Aingeru Gorrotxategi, Hibai Etxebarria, Aiert Beobide eta Mikel Inunziaga Inun pasatuko dira aretotik astea amaitu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.