Gaurtik etzi bitartean, editoreen 9. Galeusca egingo dute Coruñan
LITERATURA. Galiziako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko editore elkarteek hitzordua dute gaurtik etzi bitartean, Coruñan (Galizia). Galegozko, katalanezko eta euskarazko edizioaren egoerari buruz hitz egingo dute bertan. Bederatzigarren Galeusca izango dute aurtengoa, eta Euskal Herritik parte hartuko dute bertan Joxemari Sorsek (Elkar, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakaria), Pello Elzaburuk (Pamiela), Mikel Sotok (Txalaparta) eta Idoia Gonzalezek (Erein).
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu