Levik beste zati bat erantsi zion liburuari 1976ko edizioan. Institutuetan gazteei bere lekukotasuna azaltzen ibili zen, eta haiek egindako galdera ohikoenak eta berak emandako erantzunak bildu zituen, ondoren liburuari eransteko. Euskarazko argitalpenean horiek ere jaso dituzte. Alemaniarrei barkatu ote dien, ihesaldi saiorik ez ote zen izan, edo Auschwitzera itzuli ote den galdetu zioten gazteek. Han bizi izandakoak bizi izan ez balitu ez litzatekeela idazlea izango da eman zien erantzunetako bat.
Irakurle orori gomendatu die lana Mujika Iraolak, baina gazteei bereziki, 1940ko urteetan gertatu zen hura ezagutzeko eta «berriro ez gertatzeko».
Gazteen galderak eta haiei erantzundakoak jasota daude liburuan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu