Gerard Depardieu aktorea inputatu dute, sexu erasoa eta bortxaketa egotzita

Biktimak 2018an salatu zuen erasoa. Epaileak auzia itxi ondotik, iazko udan ireki zuten berriro.

Gerard Depardieu, artxiboko irudian. ANDREI STASEVIH POOL/ EFE
2021eko otsailaren 24a
12:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gerard Depardieu aktorea inputatu dute, sexu erasoa eta bortxaketa egotzita. 2018ko abuztuan izan zen erasoa Gerard Depardieu aktore frantsesaren etxebizitzan. Biktimak salaketa aurkeztu zuen polizia etxean, baina 2019an fiskaltzak auzia itxitzat eman zuen, nahiko proba ez zegoela argudiatuta. Iazko abuztuan, biktimak salaketa aurkeztu zuen berriz, eta, epailez aldatuta, berriz ireki zuten auzia. Abenduan inputatu zuten Depardieu, sexu erasoa eta bortxaketa egotzita. 

Depardieuren abokatuak jakinarazi du aktoreak ukatu egiten dituela akusazioak, eta abenduan epailearen aitzinetik pasatu ondotik aske utzi zutela inolako kontrol judizialik betetzeko premiarik gabe.

Azkenaldian, zinema munduko Luc Besson zinemagilearen eta Christophe Ruggia errealizadorearen kontrako salaketak ere aurkeztu dituzte. Horrez gainera, duela gutxi, Dominique Boutonnat Zinema Zentro Nazionaleko presidenteari ere sexu erasoa eta bortxaketa saiakera egotzi diote. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA