Kritika. Musika

Gere

Gere
mikel lizarralde
2026ko urriaren 18a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

GERE

'23.556'

Argitalpena: Egilea editore.

Elektronika organikoa, pop malenkoniatsua eta oihartzun zinematografikoak biltzen ditu Iñaki Gereñuk (Peachy Joke) Lander Zalakainen (Belako) laguntzarekin abian jarritako Gere proiektuak. 23.556 diskoak —Gereñuren aitak bizi izandako egun kopurua adierazten du izenburuak— zientzia fikziozko paisaiak ekartzen ditu gogora, eta ez da zaila Blade Runner filmerako Vangelisek idatzi zuen soinu bandaz gogoratzea (Orbain bat), nahiz eta beste klasiko modernoren bateko musikaren eragina ere suma daitekeen, alegia Chromaticsek Drive-rako sortu zuenarena. Nolanahi ere, ez da 23.556 nostalgia ariketa hutsa, eta bai, ordea, synthwave disko oso interesgarria, zeinetan badiren nabarmentzeko pieza ugari: Jakin nahi nuke —Kilikiren ahotsekin—, eta 23.556 bera, beste askoren artean.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA