Giza eta Gizarte Zientzien alorrak osatuko ditu Auñamendi entziklopediak

Entziklopedia osatzeko 2015era arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Jaurlaritzak eta Eusko Ikaskuntzak

Auñamendi entziklopedia digitala. Z / BERRIA.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Auñamendi Eusko Entziklopedia garatzeko akordioa sinatu dute Gasteizen Jose Maria Muñoa Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Jaurlaritzak 500.000 euroko diru laguntza emango du 2012 eta 2015 bitartean entziklopedia eguneratzeko, zuzentzeko eta osatzeko. Entziklopediaren garapenean, nagusiki, Giza eta Gizarte Zientzietako lau alorretan sortuko dira edukiak. Besteak beste, antropologia, etnologia, artea, historia eta literaturako alorrei emango diete lehentasuna.

Argitu dutenez, hurrengo urteetan euskarazko edukien sorrerari emango diote lehentasuna. Horrekin batera, proiektua giza lankidetzara zabaltzeko helburua agertu dute; halaber, beste organismo eta entitaterekin sinergiak bultzatu nahi dituzte, lan bera bitan egitea saihesteko. Proiektua eta artikuluak gizarteratzeko asmoa dute eta entziklopediarako sarbidea irekia eta doakoa izango da. Artikulu guztiak Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira, 2012ko urtarriletik egin duten bezala. 1969an argitaratu zen entziklopediaren lehen liburukia, Estornes familiaren ekimenez. 1996an Auñamendi argitaletxeak eta Eusko Ikaskuntzak entziklopedia osorik digitalizatu, katalogatu eta sarean jartzeko akordioa sinatu zuten. Hortik sortu zuten egungo Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2007ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.