Bere antiheroia aurkezten du Jeff Kinney idazle eta marrazkigileak Gizajo baten egunkaria liburuan. Greg da eleberriko protagonista, eta nerabezaroko bere bizipenak azalduko ditu eguneroko itxura duen lanean. Miren Arratibelek euskaratu du gaztetxoentzako lana, «oso ongi gainera», Mujika Iraolaren hitzetan.
Anna Gavalda idazle frantziarraren azken lana ere, Ihesaldi politta eleberria, euskaraz kaleratu du Alberdaniak, Jon Muñozen itzulpenari esker. Editorearen ustez, «bizipozaren inguruko nobela da, haurtzarorako bidaia pozgarri baina mingarri bat, nahiz eta helduak diren bidaia hori egiten dutenak».