Hilberria. Pete Postlethwaite

Gizon arrunt guztiz sinesgarria

2011ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Minbiziari aurre egin ezinik, herenegun hil zen Pete Postlethwaite, 65 urte zituela,Shropshireko (Ingalaterra) erietxe batean. Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazteko azken bost hautagaietako bat izan zen 1994an, Jim Sheridanen In the Name of the Father filmean egindako lanari esker. Steven Spielbergek «munduko aktorerik onena» zela esan zuen behin, Postlethwaiteri buruz ari zela, biek The Lost World: Jurassic Park (1997) filmean parte hartu eta gero, zuzendari lanetan bata, aktore bestea. Bryan Singerren The Usual Suspects (1995) filmeanKevin Spacey, Gabriel Byrne, Stephen Baldwin, Benicio del Toro eta Kevin Pollaken ondoan egin zuen lanak ere arrasto sakona utzi zuen. Gizon arrunten rolak jokatu ohi zituen, naturaltasun eta sinesgarritasun handiz. Filmetan lan egin aurretik, antzerkian aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.