Zinema

Goenagaren 'Sukaldekontuak' lehen filmaren errodajea hasi da

Donostian eta Errenterian errodatuko dute, bost astetan, Goenagaren lehen film luzea. Sukaldaritza-eskola batean jazotzen direnak izango ditu oinarri komedia honek.

2008ko azaroaren 17a
21:42
Entzun
Aizpea Goenagak idatzi eta zuzenduko duen Sukaldekontuak film luzearen errodajea hasi dute gaur. Errenteriako eta Donostiako hainbat tokitan errodatuko da filma, bost astez. Goenagak lehen film luzea du -komedia, hain zuzen ere-, eta haren helburua ikusleei barre eginaraztea da. Zuzendaria "pozik" agertu da eguraldia lagun duten errodajearen hasiera egun honetan.

Sukaldekontuak filmak sukaldaritza-eskola batean gertatutakoak kontatuko ditu, modu entretenigarri batean. Protagonista Isidoro Fernandez aktorea izango da eta berarekin batera, Barbara Goenaga, Ramon Agirre, Oscar Jaenada, Mikel Losada eta Marivi Bilbao agertuko dira.

Sukaldekontuak filmaren webgunean errodajearen nondik norakoak jarrai daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.