Idazlea eta kazetaria izan zen Gonzalo Suarez. Baita zinemagilea ere. Besteak beste Remando al viento, El detective y la muerte eta La reina anónima filmak zuzendu zituen, eta 1988an Zilarrezko Maskorra jaso zuen Donostiako Zinemaldian. 92 urtetan zendu da.
Oviedon (Espainia) sortu zen, 1934an, eta gaztetandik erakutsi zuen zenbait artetan aritzeko eta sortzeko irrika. Landu zituen esparruetan, izan literatura edo zinema, gutxitan lerratu zen ohikoa egitera edo aurrez emandako mugetara. Haren lanetan aparteko tokia hartu zuten umoreak, fantasiak eta gogoetak.
Madrilen egin zuen azken agerraldia jendaurrean. Hain zuzen, Espainiako Zinema Akademiak ohorezko saria eman zionean, Goya sarietan. «Zinema da esna amesteko gelditzen den azken gotorlekua», esan zuen.