Kritika. Musika

Graveyard

Graveyard
2026ko azaroaren 8a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

graveyard

'Fever'. Diskoetxea: Nuclear Blast.

Aurreko diskoa —6 izenekoa— hau baino ilunagoa zen arren, maila handia erakutsi zuen. Orain, apur bat gogorrago datoz, eta hasierako Back from the Grave-ren stoner eta doom ukitutxoek inpresio sakona egiten dute hasi berritan. Azkarragoak dira Tongue Tied eta Year of the Horse. Gitarren zikintasunak stonerra dakarkigu burura une oro, eta akaso psikodelia bigarren mailan gelditu dela esan genezake. A Better Cut (Note to Self) astuna da, stonerra izateaz gain. Hit single garbirik gabe, diskoa hasieratik bukaerara entzuteko gonbit bat da: boteretsua, teknikoki ona, baina era berean, sentimentala. Blues ukitua ere ez da falta A Means to an End eta Time to Tell kantuetan, adibidez. 1970eko rock amorratua da Room Tempered, eta amaiera psikodeliko berezia ematen dio Dead Note-k. Gure ustez, goi mailako lana dugu hau, ibilbide luzeko oparotasuna baieztatzen duena.

 

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA