Kritika-Musika

Gruff Rhys

Gruff Rhys
mikel lizarralde
2025eko urriaren 26a
04:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

GRUFF RHYS

'Dim Probs'
Diskoetxea: 

Rock Action.

Super Furry Animals taldearekin bere burua ezagutzera eman ondoren, Gruff Rhys galestarrak radar handietatik kanpo mugitzen diren disko estimagarriak argitaratzen segitzen du. Dim Probs bederatzigarrena du, eta, bere beste zenbait lanetan bezala, galesez abestu du disko osoan. Betiere poparen bueltan mugituz, tempo ertaineko eta detailez josiriko pieza ederrak —Taro#1 + #2,  Adar Gwyn, Chwyn Chwyldroadol— eta  pasarte akustiko iradokitzaileak Pan Ddaw’r Haul I Foreuztartzen ditu, eta Afrikara garamatzaten haizeak ere erabiltzen ditu noiz edo noiz, hala nola Acw kantan. Radarrak harrapatu beharko lituzkeen disko horietako bat da, beraz, Rhysen azkena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.