Guediguian sarituko du Giza Eskubideen Zinemaldiak

'Krugoki/Circles' film serbiarrarekin hasiko da gaur Donostiako zinema jaialdia, 19:30ean

Robert Guediguian eta Juan Karlos Izagirre. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Ane Urrutikoetxea.
Donostia
2014ko apirilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur hasiko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta bertan, Robert Guediguian (Marseilla, 1953) zinemagilea sarituko dute. Marsellako langile klasean jaio zen, eta Guediguianek bere ingurukoen egoera salatu du zinemaren bitartez; bereak dira Marius et Jeannette (1997), Á l'attaque! (2000), La ville est tranquille (2000), Marie-Jo et ses deux amours (2002) eta Les neiges du Kilimandjaro (2011), besteak beste. Saria gaur 19:30ean emango diote, Viktoria Eugenia antzokian. Horrekin batera, Zinemaldiari hasiera emango diote Srdan Golubovic Serbiako zuzendariaren Krugoki/Circles filmarekin.

Zinema «salaketa egiteko tresna» da Guediguianentzat, eta biziki eskertu du Giza Eskubideen zinemaldiak egindako lan soziala sariarekin omentzea. «Giza eskubideak aldatuz doaz, eta baita langile klasea ere. Gaur egun gorbata jantzita goaz lanera, baina eskubideak berdin urratzen dituzte». Hain zuzen ere, Kaleratzeak Stop elkarteak eskubide horien urraketak salatu dituzte Guediguianen aurrean, eta zinemagileari eskerrak eman dizkiote, «ahotsik ez dutenei ahotsa emateagatik».

Hala, eskubideak protagonista izango dira aste honetan Donostian. Guztira, 28 film luze, 18, film labur, zazpi erakusketa eta bestelako jarduerak antolatu dituzte. Bosniako gerra ardatz duen filmarekin hasiko da jaialdia, eta Omar pelikula palestinarrarekin amaitu. Euskal Herriko produkzioak ere ikusgai izango dira, hala nola Juanmi Gutierrezen Ateak zabalduz eta Ander Iriarteren Echeverriatik Etxeberriara. Oiartzun: Indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.