Guggenheim Urdaibai Stop Ekojaia egingo dute larunbatean Ibarrangelun

Bildutako dirua prozesu judizialetako gastuetara bideratuko dute.

Guggenheim Urdaibai Stop mugimenduaren agerraldia, joan den ekainean, Gernika-Lumon. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko irailaren 21a
15:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzeko proiektua berriz piztu zenetik, lanean ari dira Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduko kideak. Larunbatean, kasurako, Guggenheim Urdaibai Stop Ekojaia egingo dute Ibarrangeluko (Bizkaia) Akorda auzoan. Mendi ibilaldi batekin abiatuko dute eguna, eta, haren ondotik, bertsolariak, txistulariak eta musika emanaldiak izango dira, besteak beste. Batutako dirua prozesu judizialetako gastuetarako izango dela argitu dute plataformako kideek.

Larunbateko ekitaldiaz gainera, urriaren 10erako Urdaibai: norantz? mahai ingurua prestatu dute Gernika-Lumoko (Bizkaia) Astran, 19:00etan. Bertan parte hartuko dute Nadia Nemeh Bermeoko (Bizkaia) alkateak, Arlette Apraiz Gernika-Lumoko Mugimendu Feministako kideak, Aitor Bilbao Gazte Mugimenduko kideak eta Alaitz Ajuriagerra Mugimendu Ekologistakoak.

Gehiago irakurri: Urdaibaiko Guggenheim, atzera-bueltarik gabeko puntuan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.