Haizearen Orrazia monumentu multzo izendatu du Eusko Jaurlaritzak
ONDAREA. Eusko Jaurlaritzak monumentu multzo gisa katalogatu du Donostiako Haizearen Orrazia, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak sortutako obra. Hala, kultur ondasunaren kalifikazioa jaso dute plazak, eskulturak eta inguruak. Unescok obra gizateriaren ondaretzat jotzeko ibilbidean -asmo hori agertua du Donostiako Udalak— ezinbesteko urratsa zen izendapen berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu