Haizearen Orrazia monumentu multzo izendatzeko lehen urratsa egin dute
ONDAREA. Donostiako Haizearen Orraziak, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak sortutako obrak, kultur ondasun kalifikazioa izateko lehen urratsa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak. Monumentu multzo kategorian sartzekoak dira plaza eta eskulturak, eta babes handiagoa jasoko lukete hala izendatuz gero, instituzioen ustez. Azaldu dutenez, Unescok gizateriaren ondaretzat jotzeko ezinbestekoa da monumentu multzo izendatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu