Hamabost konpainiaren lanak izango dira Titirijai festibalean

Etzi hasiko da Tolosako 55. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, eta askotariko ikuskizunak erakutsiko dituzte

Fils de Fusta konpainiaren Le Café-concert obrarekin hasiko da jaialdia. TITIRIJAI.
2017ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
TXOTXONGILOAK. Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 55. aldia egingo dute etzi hasi eta abenduaren 3ra arte. Hainbat herrialdetako hamabost konpainia izango dira festibalean, aretoetan zein kalean beste horrenbeste obra erakusteko. Haur, gazte zein helduentzako ikuskizunak izango dira, baita gaztetxoenentzat prestatutako tailerrak ere.

Emanaldi gehienak Tolosan izango badira ere, Gipuzkoako beste hainbat udalerritara ere hedatuko da jaialdia, hala nola Eibar, Pasaia, Ordizia eta Donostiara. Baina Bizkaian ere zer ikusia ere izango da, Sestaoko 31. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo baitute egun horietan bertan. Konpainiak, beraz, hara eta hona ibiliko dira.

Fils de Fusta konpainia katalanak emango dio hasiera festibalari, Le Café-concert obrarekin; etzi, 12:00etan izango da emanaldia, Tolosako Plaza Berrian. Haien ondotik, besteak beste, Teatro por um Triz, Bambalina, Zero en Conducta eta beste hainbat talde eta artista ariko dira ondorengo egunetan beren lanak erakusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.