Hatsaren Eguna ospatuko dute gaur Senperen

2014ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
LITERATURA. Laugarren ekitaldia izan du aurten Olerkarien Eguna topaketak. Senperen (Lapurdi) egin zuten atzo poeten eta poesia zaleen bilkura, eta bideo proiekzioak eta poema irakurketak eskaini zituzten. Gaur Hatsaren Poesia Eguna izango dute. Senperen bertan hori ere. Beren poemak argitaratzeko gogoz den jendearen testuak eskuratu, eta «baldintza eta banaketarik gabe» liburu batean biltzea da Hatsa elkartearen asmoa, eta aurten ere jendeak igorritako poemaz osatutako bilduma argitaratzekoak dira gaur. 100 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte iazkoan, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.