Gipuzkoako hamar taldek Kutxa Kultur jaialdiaren hirugarren aldian joko dute, Igeldoko jolas parkean, irailaren 5ean eta 6an. Kutxa Kultur Musika lehiaketaren bidez lortu dute horretan aritzeko aukera Bassmati & Vidaurrek, Hyedrak, Chase The Mayhem-ek, Acido C-k The Animal Within-ek, Luke Arsmtrong-ek Frank-ek (Donostia), Mery May & The Muppets-ek (Arrasate), Indigo-k (Errenteria) eta Ladrones de Gitarras-ek (Errenteria). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 42 taldek parte hartu dute lehiaketan. Festibaleko kontzertuaz gain, beste emanaldi bat ere emango dute irabazleek, baina antolatzaileek jakinarazi dute oraindik ez dutelazehaztu ez non ez noiz izango den.
Lehiaketako irabazleen artean dago, esaterako, Bassmati &Vidaurren pop proposamena. The Kinksen edo The Pastelsen iturritik edanda, melodietan eta konponketa zehatzetan oinarritzen dute haien eskaintza. Nabarmentzekoa da, aldi berean, Hyedra-koen post-rocka, Chase The Mayhem-en rap-metala, eta Acido C-ko beteranoek 70eko eta 80ko musika beltzerako erakusten duten joera. Luke Armstrongek, berriz, folkera jotzen du, eta atmosfera intimistagoa sortzen du.