Musika. Gabezia

'Hazi'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadia
2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiletak egiteko hainbat modu daude. Goibelak edo alaiak izan daitezke, herrialde bakoitzaren kulturaren arabera. Musikagintzarekin antzera gertatzen da. Talde baten agurra ez da ona, baina banandu aurretik azken ekarpena argitaratzen badu poztekoa da. Lasarte-Oriako Gabezia bandak ia bi urtez gordea izan duen Hazi bigarren eta azken diskoa argitaratu du. Bilanx estreinakoa euskarazko metal alternatiboak azken urteetan eman duen interesgarriena dela esan genuen. Bigarrena ere maila berean koka daiteke, aldaketak aldaketa. Zortzi kantuek erakusteko asko duen eta etengabe hazten ari zen laukote bat islatzen dute. Dagokidan tokia, Betiko, Piztia eta Gure Garaia pieza ederrak dira horren eredu. Eten da hazkundea; gugan bego.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.