Kritika-Musika

Heavenly

Heavenly
mikel lizarralde
2026ko apirilaren 19a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

HEAVENLY

'Highway to Heavenly'

Diskoetxea: Skep Wax.

Taldea hiru hamarkadaz lozorroan izan ondoren, Amelia Fletcherrek (ahotsa, gitarra) eta Rob Purseyk (baxua) Heavenly esnaraztea erabaki dute, Peter Momtchilof (gitarra) eta Cathy Rogers (teklatuak, ahotsak) jatorrizko taldekideak proiektura batuta. Ameliaren anaia Matthew da falta den bakarra, baina, hain zuzen, haren heriotzak eragin zuen taldearen desegitea. Highway to Heavenly honetan ez da falta taldeak 90eko hamarkadan landu zuen punk izpirituko popa (Excuse Me), baina pasarte ilunagoak eta psikodelikoagoak ere azaltzen dira tarteka (Good Times). Nolanahi ere, pop disko dirdiratsuarekin itzuli da taldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA