Altxatu

'Hegalen indarraz aitzina'

Diskoetxea: Gor.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2016ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Punk doinuekin hazi ez den gutxienetakoa izango naiz. Halere, nirea ez den etxera sartuko naiz. Estreinako diskoa atera zuenetik Irunberriko Altxatu taldeari so ibili naiz. Hasiberrien freskotasuna eta inozentzia beharrezkoa da, edozein dela estiloa. Hiruko oso gazteak, Hegalen indarraz aitzina hirugarren diskoa argitaratu du, batez beste 18 urte dituztenean! Ezohiko kasuek, ezohiko azpimarra merezi dute. Hastapenetako lau akordeak, hamaika bihurtu dituzte, eta punk rock soiletik urrutirago iritsi dira. Naturaltasun osoz bilatu dutena, aurkitu dute. Errugabe edo Ez dut nahi oihukatzetik, lasaiago hitz egiten dute Berriro edo Biharko bide pausatuetan. Kontraste eta ñabardurak gehiago landu dituzte hirugarren lanean, eta proposamena asko aberastu. Hori gutxi balitz, Nafarroako hiriburuak merezi duen kantua egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.